Sarrera
Pribatutasun Politika hau RETINA CONFORT cooperatibak prestatu du. Web-gunearen erabilera hutsak zein web-gunearen bidez erabiltzailearen inguruko informazio pertsonalaren behin-behineko igorpenak erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendurako berariazko eta zalantzarik gabeko baimena dakar, Pribatutasun Politika honetan ezarritako baldintzetan. RETINA CONFORTk bermatu egiten du Erabiltzaileen datu pertsonalen babesa, abenduaren 13ko Norberaren Datuak Babesteko 1999/15 Lege Organikoan (LOPD) eta horren araudian (2007/1720 Errege Dekretua) ezarritakoaren arabera. Web-gune honetan sartze hutsak gure Pribatutasun Politikaren erabateko eta eragozpenik gabeko onarpena dakar.
Datu pertsonalen tratamendua
Web-gunearen bidez emandako datu pertsonalak eta Erabiltzaileak RETINA CONFORTri edozein unetan eman diezazkiokeenak azken honen jabetzako datu-fitxategi bati erantsiko zaizkio, Espainiako Datuen Babeserako Agentzian behar bezala inskribatuta eta haren erantzukizunpean dagoena. Fitxategi horren helburua da Erabiltzailearekin edo, bestela, Erregistraturiko Erabiltzaile edo Bezeroarekin dauzkagun harremanen gauzapen eta kudeaketa egokia, hark web-gunearen inguruan egiten duen erabilerari dagokionez. Web-gunean bertatik nabigatzeko eta informazioa kontsultatzeko baino ez sartzen den Erabiltzailearen kasuan, Erabiltzaileak web-gunera sartzeko erabilitako IP helbidearen inguruko informazioa besterik ez du gordeko RETINA CONFORTk, baita sarbidearen data eta ordua, web-gunera helbideratzen duen “esteka” abiatu zeneko Interneteko helbidea eta, hala badagokio, estatistika helburu hutsetarako bestelako informazio eta datuak ere. Erabiltzaileak Erregistraturiko Erabiltzaile izaera edukiz gero, Legezko Oharrean adierazitako baldintzetan eta irismenarekin, RETINA CONFORTk nortasunari dagozkion zenbait datu eskatu ahal izango ditu, hala badagokio, goian aipatu helburuetarako askatasunez eta borondatez emango direnak. Erabiltzaileak berak bere kabuz curriculum vitaea bidaliz gero, datu gehigarriak eman ahal izango ditu bere lan esperientziaren, ikasketa mailaren, hizkuntza ezagutzaren eta bestelako datu interesgarrien inguruan, haren hautagaitza ebaluatu ahal izateko, eta erabiltzaileak baimena ematen dio RETINA CONFORTri datu horiek kudeatzeko, abian dauden hautaketa prozesuetarako zein etorkizunean burutu daitezkeenetarako.
Web-gunea eta bere edukiak egoki erabiltzea
Erabiltzaileak web-guneko eduki eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta ez du web-gunea hondatu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu dezakeen ezer egingo, ezta erabiltzaileen ohiko erabilera galaraziko ere. Batez ere, Erabiltzaileak web-gunearen erabilera ona ez oztopatzeko konpromisoa hartuko du, eta bereziki banda-zabalera ez gainkargatzeko, bestelako elementu teknikoak ez kaltetzeko eta birusak, troiarrak, bonba logikoak eduki ditzaketen eta orokorrean web-gunea hondatu edo zatika edo osotasunean oztopatu dezaketen bestelako elementu kaltegarriak ez zabaltzeko.
Esteken politika
Web-guneko eduki eta zerbitzuek web-gunetik kanpo dauden beste web-guneetako estekak edo testuak eta grafikoak jaso ditzakete, hirugarren batzuen jabetza direnak. Esteka horien helburu bakarra Erabiltzaileari horien bidez informazioa ikusteko aukera ematea da. ERBI TALDEkoak ez direnez, RETINA CONFORTk ez die inolako arretarik jarriko web-gune horiei, ezta beren edukiei edota Erabiltzailea horietara sartuz gero, gerta daitezkeen ondorioei ere. Halaber, RETINA CONFORTk interesa duten hirugarrenei baimena ematen die euren web-orrietatik ERBI TALDEko web-gunera estekak ezartzeko, beti ere Lege Ohar honetan ezarritako betebeharrak betetzen badituzte. Zehazki, estekak aukera eman beharko du nabigatzailearen pantailan web-gunea osorik erakusteko, edukiak marko edo “framerik” gabe agertuta. RETINA CONFORTk beretzat gordetzen du hirugarrenei Lege Oharreko arau-hausteen ondorioz estekak berehala kentzeko agintzeko eskubidea.
Jabetza intelektuala eta industriala
RETINA CONFORT web-gunearen zein bertako edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen eta bestelako antzeko eskubide guztien titular bakarra da eta bere gain ditu, halakotzat hartuta eta soilik modu adierazgarrian aipatzeagatik honako guztiok: edozein merkataritza izen, zeinu bereizgarri, grafiko, logotipo, domeinu izen, know-how eta programazio, web-gunean egon daitezkeen eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko legeriak berariaz babesten dituen iturri-kodeak, testuak, diseinuak, argazkiak edo datu-baseak barne. Hala ere, eduki batzuen gaineko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak hirugarren pertsona, erakunde, instituzio eta abarrenak izan daitezke, baldin-eta horiek berariaz aipatzen badira, adibidez, dendako salgaiak eta horien markak, logoak, diseinuak eta abarrak. Erabiltzaileak ezin izango du RETINA CONFORTren edo aipaturiko hirugarren pertsonen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen kontrako ekintzarik burutu. Era berean, ezin izango ditu copyright aipamenak eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei dagozkien bestelako datu esanguratsuak aldatu edo manipulatu, ezta edukiak babesteko egon daitezkeen gailu teknikoak, hatz-markak edo bestelako edozein tresna ere. Titularrek berariaz eta idatziz baimendu gabeko edukien edozein erreprodukzio, banaketa, salmenta edo eraldaketa, Legeak babesten dituen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen kontrako arau-haustea da.
Web-gunea bisitatzearen ondoriozko berme eta erantzukizunen esklusioa
RETINA CONFORTk ez du ezein modutako eta kopurutako erantzukizunik bere gain hartuko zuzeneko edo zeharkako edozein kalte osagarri, berezi, zentzagarri edo penalek eragindakoa, kontratu erantzukizunean, kontratuz kanpokoan edo bestelako edozein harremanetan oinarritutako erreklamazioen kasuan, honako egoera hauetan: • Web-gunean akatsak edo zehaztugabetasunak baleude, web-guneak izaera informatibo hutsa duelako eta Erabiltzailearen erantzukizuna delako argitaratutako edukiak alderatzea eta, beharrezkoa izanez gero, erregistro ofizialak kontsultatzea. Ildo horretatik, web-gunea zein bertako edukiak borondate onez egin ditu RETINA CONFORTk, beraz, akatsak edo zehaztugabetasunak egonez gero, RETINA CONFORTK horiek konponduko ditu albait lasterren • Web-gunearen funtzionamenduaren jarraipen eza edo funtzionamendu okerra. Ildo horretatik, RETINA CONFORTk sarbidea edota erabilera eten ditzake egoki deritzonean eta nahi adina denborarako. • Web-gunean eskaintzen diren zerbitzuen eta edukien erabilgarritasun, egokitzapen eta balio eza, erabiltzaileen aurreikuspen eta emaitzei dagokienez. • Troiarrak, birusak eta abarrak egotea. Ildo horretatik, RETINA CONFORTk segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu komunikazioen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatze aldera, eta kontrolak ere badaude, segurtasunean pitzadurak sortzea edota bestelako ondorio negatiboak ekiditeko, eta antolamenduzko neurriak eta beharrezko prozedura teknikoak hartu ditu arriskuak gutxitzeko. Hala ere, Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erasoezinak • Erabiltzaileak modu okerrean, legez kontrakoan, arduragabean, iruzurrezkoan edo Lege Oharrean ezarritakoaren kontra web-gunea erabiltzen badu. RETINA CONFORTk beretzat gordetzen du web-gunea eta bertako edukiak, zatiak edota orrialdeak nahi bezala aldatzeko eskubidea, Lege Ohar hau edo Pribatutasun Politika barne, eta ez du erabiltzaileei aldaketa horien berri aldez aurretik emateko betebeharrik gabe, nahikoa izango baita web-gunean argitaratzea.
Legeri aplikagarria eta eskumena
Lege Ohar hau Espainiako legerian xedatutakoaren mende egongo da. Lege Ohar honen interpretazio edo aplikazioaren ondorioz edozein desadostasun edo eztabaida gertatuz gero, RETINA CONFORT eta Erabiltzailea espresuki jarriko dira Erabiltzailearen etxebizitzaren helbideko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende, betiere Erabiltzaileak kontsumitzaile gisa jokatuz gero. Bestela, edo Erabiltzailearen helbidea Espainiatik kanpo egonez gero, RETINA CONFORT eta Erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri espresuki uko eginda, Gasteizko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira.
Cookie-en politika
Web gune honen cookie-en politikari buruzko informazioa irakurtzeko, egin click hemen.

Retina Confort